Posts Tagged ‘sanagustin’

Zea Mays “DA”, handia da!

“Izan ala ez izan, hor dago koxka” zioen Shakespearek. Talde bizkaitarraren diska berriaren izenak dioen bezala, Zea Mays “DA”, eta zin egin dezaket, hizki larriekin gainera: Zea Mays handia DA!

Astebete igaro da iada Zea Maysek kontzertua eman zuela Sanagustin Kulturgunean, baina nik oraindik momentu hartako adrenalina eta irrika berarekin jarraitzen dut. Lehenengo abestitik Aioraren ahotsa errainetaraino sartu zitzaidan eta bertaratu ginenok momentu ahaztezinak bizi ahal izan genituen, momentu hunkigarriak, ederrak, indarrez beteak. Zaila zait sentipen hauek guztiak hitzekin azaltzea!

Ea hitzek azaldu ezin dutena, argazkiek erakusten duten!

Zea Mays. Sanagustin Kulturgunea (más…)